Larraitz-Txindoki-Amezketa

Egun osoko lehen urteereak erantzun ederra aukin zauen. Arantzazutik 40 lagunek hartu giñun Larraitzerako autobuse eta eguraldie triste modu egon arren gogo handiekaz hasi giñun egune.

Larraitzera heldu giñenean talde batek ibilaldi alternatiboa hartu eta Amezketarako bidea hartu eban. Beste guztiek Txindokirantza bota eben.

Bide erdien, Tximista bidearen hasieran dauen iturrien parau eta taldea barriro batu zan.

Taldea batu zanean tontorrerantza tiritu zan.

Tximista bidea eta tontorra lañoagaz tapaute.

Lañoa gero ta gehau sartzean hasi zan eta danok ez eben tontorrera joaterik aukin. Txabolatan hamaiketakoa jan eta tripea beterik beherantza.

Tontorrera heldu zirenak bertan triki eta pandero doinuekaz jan eben hamaiketakoa.

Argiñatx mendi taldeko banderola barriek Txindokiko tontorrean estrenau zirean. Argazkie atara eta apurke apurke beherantza tiritu zan.

Bitartean, Amezketarako bidea hartu zauen taldeak be ibilaldie amaitu eban.

Taldea Larraitzera heldu zanean, triki, pandero eta jantzakaz egune ospatute hasi zan.

Amaituteko, Amezketako Txindoki jatetxean bazkari, kantaldi eta jantzaldi ederrakaz amaitu giñun egune.

Pd: Egun berean Argiñatxeko lagun bik Sakanako Ibilaldi luzea egin eben eta Txindokitik bertara animo eta inder guztiek botaten egon giñen. ZORIONAK Jon eta Atutxa!!

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s