Gorbeiako inguruak Ubidetik urtenda (Oketa 1031m)

Oketa (1031m). Argazkie: http://www.mendiak.eus

Eguna: 2020-01-25

Hasiera: Ubide

Amaiera: Ubide

Ibilbidea: Ubide-Oketa-Ubide

Ordua: 8:30

Deskribapena: Goizeko 8:30tan Arantzazun batu eta kotxeatan Ubidera igongo gara. Kotxea itxi ostean, Ubideko pago erraldoi eta gerra zibilean batailoi disziplinario moduen erabili ebezan kobak bisitatuko doguz. Horren ostean, Oketa mendia igongo dogu. Behin tontorrean egon ostean, Ubidera bueltauko gara.

Ibilbidea*: 13 Km eta 500m igoera.

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/ubide-oketa-jiva-8561197

Ibilbide alternatibo moduen, pagoak ikusi ostean, Ubidera bueltauko gara.


Día2020-01-25

InicioUbide

FinUbide

RecorridoUbide-Oketa-Ubide

Hora: 8:30

Descripción: Quedamos a las 8:30 en Arantzazu. Vamos hasta Ubide en coches y comenzamos la ruta desde ahí. Veremos hayas gigantes y cuevas donde se aprovecharon para hacer batallones disciplinarios en la guerra civil. Después ascenderemos a Oketa. Tras hacer cima bajaremos de vuelta a Ubide.

Recorrido*: 13km y subida de 500m

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/ubide-oketa-jiva-8561197

Como ruta alternativa, después de ver las cuevas bajaremos a Ubide.

Ernio. Urteko azken irteera!

Eguna: 2019-12-07

Hasiera: Alkiza

Amaiera: Tolosa

Ibilbidea: Alkiza– Ernio – Alkiza

Ordua: 7:30

Deskribapena: Goizeko 7:30tan Arantzazun batu eta autobusean Alkizara joango gara. Autobusetik bajatu ostean, Erniorantza botako dogu. Behin tontorrean egon ostean, Alkizara bueltauko gara. Amaitako autobusean Tolosara hurbilduko gara eta bertan Beti Alai jatetxean bazkalduko dogu.

Bigarren ibilbide moduan Alkizako inguruak ezagutuko dira.

Ibilbidea*: 13 Km eta 800m igoera.

OHARRA: Apuntatzeko azken eguna Martitzena Abenduak 3 Montero tabernan.


Día: 2019-12-07

Inicio: Alkiza

Fin: Tolosa

Recorrido: Alkiza-Ernio-Alkiza

Hora: 7:30

Descripción: Quedamos a las 7:30 en Arantzazu. Vamos hasta Alkiza en autobús y comenzamos la ruta desde ahí. Accederemos a Ernio. Tras hacer cima bajaremos de vuelta a Alkiza. Desde ahí iremos a Tolosa en autobus y comeremos en el restaurante Beti Alai.

Como segunda alternativa se visitará las zonas de Alkiza.

Recorrido*: 13km y subida de 800m

Nota: El último día para apuntarse será el martes 3 de Diciembre en el Bar Montero.


*Datuak gitxi gora beherakoak dira. Los valores son orientativos.

Sopelako kostaldetik

Eguna: 2019-07-20

Hasiera: Plentzia

Amaiera: Larrabasterra edo Plentzia

Ibilbidea: Plentzia-Kostaldeko ibilbidea-Larrabasterra- Sopela-Plentzia

Ordua: 8:00 Arantzazuko plazan

Deskribapena: Goizeko 8:00tan Arantzazun batu eta kotxeetan Plentziara joango gara. Bertatik hasite Kostara bota eta ibilbide eder bat gozatuz Larrabasterrara joango gara. Larrabasterran ibilbide laburrekoek metroa hartuko dabe Plentziara bueltetako eta ibilbide luzekoak Sopela gurutzatu eta bertako auzoak bisitatuz Plentziara bueltatuko dira.

Ibilbidean zehar Sopelako Flysch-a, bertako amildegiak, hondartzak eta Bilboko itsas-adarra ikusteko aukerea izango dogu.

Ibilbide luzea*: 21,30km eta 550m-ko igoera. 5 ordu

https://es.wikiloc.com/rutas-carrera-por-montana/kosta-trail-2017-15696766

Ibilbide laburre*: 10,50km eta 250m-ko igoera. 2,5 ordu

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/larrabasterra-plentzia-por-la-costa-26476426


Fecha: 2019-07-20

Inicio: Plentzia

Fin: Larrabasterra o Plentzia

Recorrido: Plentzia-Kostaldeko ibilbidea-Larrabasterra- Sopela-Plentzia

Hora: 8:00 en la Plaza de Arantzazu

Descripción: Quedamos a las 8:00 en Arantzazu para salir en coches hacia Plentzia. Desde allí, empezamos con la ruta y saldremos hacia la costa dirección Larrabasterra disfrutando de la costa de Sopela. En Larrabasterra, se finaliza el recorrido corto donde se podrá volver a Plentzia en metro. El recorrido largo pasará por Sopela y sus barrios hasta llegar a Plentzia.

Durante el recorrido, se podrá disfrutar del Flycsh de Sopela, los acantilados de la zona, las playas y el Abra de Bilbao.

Recorrido largo*: 21,30km y 550m de desnivel. 5 horas

https://es.wikiloc.com/rutas-carrera-por-montana/kosta-trail-2017-15696766

Recorrido corto*: 10,50km y 250m de desnivel. 2,5 horas

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/larrabasterra-plentzia-por-la-costa-26476426


*Datuak gitxi gora beherakoak dira. Los valores son orientativos.

Larraitz-Txindoki-Amezketa

Egun osoko lehen urteereak erantzun ederra aukin zauen. Arantzazutik 40 lagunek hartu giñun Larraitzerako autobuse eta eguraldie triste modu egon arren gogo handiekaz hasi giñun egune.

Larraitzera heldu giñenean talde batek ibilaldi alternatiboa hartu eta Amezketarako bidea hartu eban. Beste guztiek Txindokirantza bota eben.

Bide erdien, Tximista bidearen hasieran dauen iturrien parau eta taldea barriro batu zan.

Taldea batu zanean tontorrerantza tiritu zan.

Tximista bidea eta tontorra lañoagaz tapaute.

Lañoa gero ta gehau sartzean hasi zan eta danok ez eben tontorrera joaterik aukin. Txabolatan hamaiketakoa jan eta tripea beterik beherantza.

Tontorrera heldu zirenak bertan triki eta pandero doinuekaz jan eben hamaiketakoa.

Argiñatx mendi taldeko banderola barriek Txindokiko tontorrean estrenau zirean. Argazkie atara eta apurke apurke beherantza tiritu zan.

Bitartean, Amezketarako bidea hartu zauen taldeak be ibilaldie amaitu eban.

Taldea Larraitzera heldu zanean, triki, pandero eta jantzakaz egune ospatute hasi zan.

Amaituteko, Amezketako Txindoki jatetxean bazkari, kantaldi eta jantzaldi ederrakaz amaitu giñun egune.

Pd: Egun berean Argiñatxeko lagun bik Sakanako Ibilaldi luzea egin eben eta Txindokitik bertara animo eta inder guztiek botaten egon giñen. ZORIONAK Jon eta Atutxa!!

 

Artaun-Mugarra-Artaun

Bigarren urteera honetan be eguraldie lagun. Mendire joateko egun ederra izin zanez, Argiñatx mendi taldeko 35 lagun batu giñen Mugarrara joateko gogoakaz.

8:30 etan Arantzazuko plazatik Artaunera kotxeatan joan da gero ibilaldieri hasierea emon jakon.

Mugarrarantz goazela, bide bardinetik joan da etorri beharrean, joakeran Leunganeko bidea hartu giñun, bide hau Artauneko Atxetako bidean eta Mugarrako bidean bitartekoa da. Egie esan, erabaki ona izin zen bista eta paraje ederrak ikusi giñuzenako.

Leunganeko bidea

Mugarrako bideagaz batu giñenean, urrinean ikusten zan tontorra.

Hurbilduten giñen bitartean, konturatuten giñen mendi honen edertasunegaz.

Mugarrako Atxa

Mugarrakolandara heldu giñenean, talde erdie tontorrerantza joan eta beste erdie ibilbide laburre jarraitute, Artaunerantza joan zan.

Tontorrerako igoerea nahiko teknikoa da, atx solte asko eta aldatz handiek haizeak gogor joten dauen bitartean.

Azkenean heldu giñen Mugarrako tontorrera. Bertan iten eban tenperatura ederra aprobetxetan, ordu luze bat in giñun tertulien, bistekaz gozatuten eta hamaiketakoa jaten.

Mugarrako tontorrean

Hamaiketakoa jan da gero, bajakerea astiro-astiro ta kontu handiegaz.

Azkenean Artaunera heldu giñen, ibilbide laburrekoak Azurmendi jatetxean itxoten egon ziren danok batera zeozer hartu eta argazkie atarateko. Honen ostean urteereari amaierea emon jakon.

Eskerrik asko egun eder hau pasetan etorri ziñien danori. Hurrengo urteerean ikusiko gara!

Argiñatx mendi taldea

Bedia-Mandoia-Argiñatx-Arantzazu

Eguraldiek lagun euskun Argiñatx mendi taldeko etapa barri honetako lehenengo urteerean.

Goizeko 7:45 etan Monteron geratute 7:55 etan Bizkaibuse hartu giñun Bediaranzko norabidean. Bediara heldukeran “kotxeskobeari” itxon da gero, Mandoiako tontorra helburu ibilaldie hasi giñun.

Elizondon hasi, Astitxe eta Barrakutik pasau eta Utxarain alde batera itxite, Ereñoko iturrien parau giñun taldea barriro batuteko.

Ereñon taldea batute barriro Mandoiarantza martxan ipini giñen.

Tontorrean ibilbide laburre in zaurien Argiñatx mendi taldeko kide batzuk itxoten egon ziren ibilbide luzekoakaz batera Arantzazure bajatako.

Argiñatx mendi taldea Mandoiako Tontorrean

Arantzazure bidean, Argiñatxeko tontorra bisitau giñun

Argiñatxeko tontorrean

Arantzazure bajatan, Apalan, salda bero-beroa!!

Arantzazure heldu giñenean Montero tabernan luntx eder bategaz amaitu giñun urteerea. Luntx horretan, direktiba barriek aurreko direktibakoeri oroigarri bet emon eutsien urteatan in daurien lana eskertuteko.

Eskerrik asko eta hurrengo urteeratan ikusiko gara!

Argiñatx mendi taldea