Basajaunen lurretatik

Maiatzak, 18 goizeko 8:00etan Arantzazuko plazan batu eta Saldropora joan ginen kotxeetan. Nahiz eta eguraldiek ez lagundu, ibilbidea hasi gendun Saldropoko parkinetik Atxurirantza.

Atxuriko pasotik itzelezko bistak ikusi genduzan eta bertan argazki polit betzuk atarateko parau ginen.

Atxuriko pasotik Arimekortako landara joan ginen eta bertatik aurrera segidu gendun zuhaitz berezi batzuk ikusteko.

Lehenego zuhaitza Lexarretako lizarra izin zan eta gero Agiñarteko haginetik be pasau ginen. Basaujaunen ondareak ikusteko eta ezagututeko aukera paregabea da ibilbide hau.

†††

Aipatuteko da ibilbide honen eta zuhaitz honin informaziñoa Martha Villota eta Jonathan Rubianesen “Rutas para descubrir árboles monumentales” liburuari esker lortu dogu. Informazio gehiago nahi izinez gero, emon begirada bat liburuari, merezi dau ta!

Eskerrik asko hurbildu zinien guztiori! Hurrungorarte 🙂

EKAINAK 21-23, PIRINEOAK

Utzi iruzkina