Errieltabaso (1.018m)

Eguna: 2019-03-23

Hasiera: Baltzola, Dima

Amaiera: Baltzola, Dima

Ibilbidea: Baltzola – Eskuako landak – Errieltabaso – Baltzola

Ordua: 8:30

Deskribapena: Goizeko 8:30tan Arantzazun batu eta kotxeatan Baltzolara igongo gara. Kotxea itxi ostean, Eskuako landearantza igongo gara pistatik. Eskuako landetatik Errieltiabasoko tontorrera botako da. Behin tontorrean egon ostean, Baltzolara bueltauko gara.

Bigarren ibilbide moduan Eskuako landatara (900m) joan eta Ezkumin edo Izoztegira (915m) igongo da eta bueltan.

Ibilbidea*: 13km eta 600mko igoera.


Inicio: Baltzola, Dima

Fin: Baltzola, Dima

Recorrido: Baltzola – Eskuako landak – Errieltabaso – Baltzola

Hora: 8:30

Descripción: Quedamos a las 8:30 en Arantzazu. Conducimos hasta Baltzola en coche y comenzamos la ruta desde ahí. Accederemos a las campas de Eskua desde la pista. Una vez allí, subiremos a la cima de Errieltabaso. Tras hacer cima bajaremos de vuelta a Baltzola.

Como segunda alternativa se irá hasta las campas de Eskua (900m) y subirá a Ezkumin o Izoztegi  (915m) y volver.

Recorrido*: 13km y subida de 600m


*Datuak gitxi gora beherakoak dira. Los valores son orientativos.

Artaun-Mugarra-Artaun

Bigarren urteera honetan be eguraldie lagun. Mendire joateko egun ederra izin zanez, Argiñatx mendi taldeko 35 lagun batu giñen Mugarrara joateko gogoakaz.

8:30 etan Arantzazuko plazatik Artaunera kotxeatan joan da gero ibilaldieri hasierea emon jakon.

Mugarrarantz goazela, bide bardinetik joan da etorri beharrean, joakeran Leunganeko bidea hartu giñun, bide hau Artauneko Atxetako bidean eta Mugarrako bidean bitartekoa da. Egie esan, erabaki ona izin zen bista eta paraje ederrak ikusi giñuzenako.

Leunganeko bidea

Mugarrako bideagaz batu giñenean, urrinean ikusten zan tontorra.

Hurbilduten giñen bitartean, konturatuten giñen mendi honen edertasunegaz.

Mugarrako Atxa

Mugarrakolandara heldu giñenean, talde erdie tontorrerantza joan eta beste erdie ibilbide laburre jarraitute, Artaunerantza joan zan.

Tontorrerako igoerea nahiko teknikoa da, atx solte asko eta aldatz handiek haizeak gogor joten dauen bitartean.

Azkenean heldu giñen Mugarrako tontorrera. Bertan iten eban tenperatura ederra aprobetxetan, ordu luze bat in giñun tertulien, bistekaz gozatuten eta hamaiketakoa jaten.

Mugarrako tontorrean

Hamaiketakoa jan da gero, bajakerea astiro-astiro ta kontu handiegaz.

Azkenean Artaunera heldu giñen, ibilbide laburrekoak Azurmendi jatetxean itxoten egon ziren danok batera zeozer hartu eta argazkie atarateko. Honen ostean urteereari amaierea emon jakon.

Eskerrik asko egun eder hau pasetan etorri ziñien danori. Hurrengo urteerean ikusiko gara!

Argiñatx mendi taldea

Mugarra (965m)

Eguna: 2019-02-17

Hasiera: Artaun, Dima

Amaiera: Artaun, Dima

Ibilbidea: Artaun – Mugarra – Artaun

Ordua: 8:30

Deskribapena: Goizeko 8:30 etan Arantzazun batu eta kotxeatan Artaunera igongo gara. Hortik Aramotzetik Mugarrara joango gara. Tontorra egin ostean bueltan Araunera joango gara.

Bigarren ibilbide moduan Mugarrikolandara (760m) joango gara eta bueltan.

Ibilbidea*: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/artaun-mugarra-artaun-18634563


Inicio: Artaun, Dima

Fin: Artaun, Dima

Recorrido: Artaun – Mugarra – Artaun

Hora: 8:30

Descripción: Quedamos a las  8:30 en Arantzazu. Nos acercaremos a Artaun en coches. Desde allí iremos a Mugarra recorriendo los alrededores de la sierra de Aramotz. Tras subir hasta la cumbre, volveremos de vuelta a Artaun.

Como segunda alternativa se irá hasta Mugarrikolanda (670m) y volver.

Recorrido*: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/artaun-mugarra-artaun-18634563


*Ibilbidea gitxi gora beherakoa da. El recorrido es orientativo.

Bedia-Mandoia-Argiñatx-Arantzazu

Eguraldiek lagun euskun Argiñatx mendi taldeko etapa barri honetako lehenengo urteerean.

Goizeko 7:45 etan Monteron geratute 7:55 etan Bizkaibuse hartu giñun Bediaranzko norabidean. Bediara heldukeran “kotxeskobeari” itxon da gero, Mandoiako tontorra helburu ibilaldie hasi giñun.

Elizondon hasi, Astitxe eta Barrakutik pasau eta Utxarain alde batera itxite, Ereñoko iturrien parau giñun taldea barriro batuteko.

Ereñon taldea batute barriro Mandoiarantza martxan ipini giñen.

Tontorrean ibilbide laburre in zaurien Argiñatx mendi taldeko kide batzuk itxoten egon ziren ibilbide luzekoakaz batera Arantzazure bajatako.

Argiñatx mendi taldea Mandoiako Tontorrean

Arantzazure bidean, Argiñatxeko tontorra bisitau giñun

Argiñatxeko tontorrean

Arantzazure bajatan, Apalan, salda bero-beroa!!

Arantzazure heldu giñenean Montero tabernan luntx eder bategaz amaitu giñun urteerea. Luntx horretan, direktiba barriek aurreko direktibakoeri oroigarri bet emon eutsien urteatan in daurien lana eskertuteko.

Eskerrik asko eta hurrengo urteeratan ikusiko gara!

Argiñatx mendi taldea

Bedia – Mandoia (638m) – Arantzazu

Eguna: 2019-01-19

Hasiera: Bedia

Amaiera: Arantzazu

Ibilbidea: Bedia – Mandoia (638m) – Arantzazu

Ordua: 7:45tan Monteron

Deskribapena: Goizeko 7:45tan Arantzazun batu eta Bizkaibus autobuse hartute Bediara hurbilduko gara. Bertan bajatu ostean Mandoiera botako dogu. Tontorra inde gero Arantzazure bajatuko gara.


Inicio: Bedia

Fin: Arantzazu

Recorrido: Bedia – Mandoia (638m) – Arantzazu

Hora: A las 7:45 en Montero.

Descripción: Quedamos a las 7:45 en Arantzazu, para coger el Bizkaibus hasta Bedia. Una vez allí, saldremos hacia Mandoia. Tras subir hasta la cumbre, bajaremos hacia Arantzazu.