Ekainak 21-23ko asteburuen Argiñatxeko 11 bazkide Pirineoetara joan ginen asteburu pasa.
Ekainak 21
16.30etan danok Arantzazun bildu ginen eta hiru kotxeetan bidaia hasi gendun.
Lehenengo paradea Puente de la Reina herrien izin zan. Bertan, hamabost minutuko deskantsoa in da gero, Torlarantza bota gindun.
20.45etarako Torlara heldu ginen eta bertako taberna baten afaldu gendun.
Afaldu eta gero refugiora joan ginen goizetik hurrengo egunerako deskantsaute egoteko.
Ekainak 22
Goizetik itxartu, armozau eta 7.00retarako Ordesako parke naturalera heldu ginen.
Batzuk, Mondarruego (2.845m) mendie iten joan ziren eta beste batzuk Cola de Caballora joan ziren.
Hemen dekozuez Mondarruegora bidean ataratako argazki batzuk:
Besteak, Cola de Caballorarte joan ziren. Hemen dekozuez argazki batzuk:
Mendie in da gero, danok batu eta Torlara bajatu ginen.
Egune ondo amaituteko, Torlako tabernetatik bebai pasau giñen 🙂
Ekainak 23
Torlako refugioa goizetik itxi gendun eta bueltarako biajea 10.00etarako hasi gendun.
Bidean Leyreko monasteriotik pasau giñen.
Bazkalduteko Altsasure joan ginen eta 7.00etarako Arantzazure bueltau ginen San Juan gaue ospatuteko.
Asteburu ederra, eskerrik asko etorri zarien guztiori!